(ESP. Bilbao, SUA. 2014) : por Ander Izagirre. guide

 

Répondre à cet article

Messages

  • 22 janvier 2015
    Bernard Delhomme

    Inédita y original obra que recopila la totalidad de los Caminos de Santiago que atraviesan Euskal Herria, de tal forma que hasta se podrían convertir en sí mismos en una ruta jacobea propia, uniéndose entre ellos, si el caminante así lo quisiera.
    El cronista viajero Ander Izagirre nos propone los cinco caminos que atraviesan esta estratégica zona que une Europa con Santiago de Compostela, con un total de 32 etapas, a partir de las cuales vamos a disfrutar de innumerables alicientes para no olvidar nunca los lugares que recorreremos, paisajes, pueblos, monumentos artísticos y, cómo no, a sus gentes.

  • 22 janvier 2015
    Bernard Delhomme

    Lan berritzaile honek Euskal Herria zeharkatzen duten Done Jakue bide guztiak biltzen ditu bere baitan. Orotara bost dira eta, hala nahi izanez gero, bide bat osa genezake horiek guztiek elkarri lotuta. Ander Izagirre idazle eta kazetari bidaiariaren eskutik ibiliko gara Europa eta Compostela lotu nahi dituzten galtzada zahar horien peskizan. Euskal Herrian barrena 32 etapa egin daitezke eta horietan barrena aurkituko ditugu egundo ahaztuko ez ditugun paisaiak, herriak, monumentuak eta, batez ere, pertsonak. Testuak eta argazkiak : Ander Izagirre.

  • 22 janvier 2015
    Bernard Delhomme

    Abuztuko bigarren astean kaleratuko da ‘Todos los Caminos de Santiago que cruzan Euskal Herria’ (Euskal Herriko Donejakue bide guztiak). Ander Izagirre kazetari eta bidaiari adituak idatzi du. Gidaliburua Euskal Herria bildumako laugarren zenbakia izango da.
    Izenburutik bertatik iragartzen duen bezala, Euskal Herria korritzen duten Donejakue bide guztiak batu ditu liburu berri horrek, hasi bide nagusitik (frantses bidea edo Nafarroako bidea esaten zaiona) eta segi itsasbazterreko bidetik (Camino del Norte edo Kostaldeko bidea, Baiona-Cobarón), Gipuzkoa eta Arabatik doana (Barnealdeko Bidea, Irun-Haro), Baztangoa (Baiona-Iruñea) eta Aragoikoa (Jakatik Gareseraino doa bertan Nafarroakoarekin bat egiteko). Barnealdeko Bidearen aldaerak ere jaso ditu gidaliburuak.
    Ibibide bakoitza etapatan banatuta azalduko ditu gidaliburuak. Atal bakoitzean deskribapen zehatza (hala ibilbidea nola aurrera egin ahala azalduko zaizkigun harribitxiak), mapa, argazkiak eta gida praktikoa aurkituko du irakurleak. Eta hori guztia Ander Izagirrek ohi duen idazkera atsegin eta erakargarriaz. Donostiarra kazetari, idazle eta bidaiari petoa dugu eta hori igarri egiten da. ‘Todos los Caminos de Santiago que cruzan Euskal Herria’, gidaliburua eta… tentazio hutsa.