(ESP. Amorebieta, Erroteta. 2012) : "Desde el hogar hasta el final de la tierra". récit. (es)

Répondre à cet article

Messages

  • 22 janvier 2013
    Bernard Delhomme

    Antxon Gonzalez Gabarain, alias "Bolitx" (Zumaia) . Basado en sus propias experiencias y con un estilo muy personal relata en sus 380 paginas el recorrido de su Camino de Santiago. Una grave y repentina enfermedad le llevó a mejores pasos por caminos sin igual ; antes de fallecer consiguió dictar las últimas paginas del libro.
    Falleció el 1 de Septiembre de 2012, a los 40 años, víctima de la ELA (Esclerosis Lateral Amiotrófica).

  • 22 janvier 2013
    Bernard Delhomme

    Aiora Larrañaga on 2012/12/14 - Kultura

    Nor bere izaeraren bila, Done Jakue bidean

    Asko dira Done Jakue Bideak harrapatu eta maitemindu dituen herritarrak. Egin dutenek egungo bizimodu bortitza ahaztu, eta norberaren espiritualtasunean murgiltzeko balio duen bidea dela nabarmentzen dute etengabe. Edonoren bizitza-ikuskera aldatzeraino iristen dela ere aitortzen dute askok. Ildo hori jarraituz aurkeztuko dute bihar Antxon Gonzalez Gabarain zumaiarrak zendu aurretik idatzi zuen El gran caminante liburua. Idazlearen arreba Izaskun Gonzalezek hala azaldu du : « Antxonek liburuan zehar Done Jakue Bidearen esentzia argi eta garbi adierazten du. Modu horretan, irakurlea Done Jakue Bidean murgilduko da kontaketan zehar, eta ehunka urtean bizi-bizirik izan den bideak gordetzen dituen sekretuak eta eragiten dituen emoziak sentzitzeko aukera izango du ».

    Askatasun bila
    Antxon Gonzalez Done Jakue Bideaz eta horrek bere baitan sortzen zituen sentipenez maitemendurik zegoen. Bost aldiz egin zuen bidea, baina 2007. urtean Zumaian hasi eta Santiagon amaitu zuen bidaian 25 egunean bizitakoak bildu nahi izan zituen El gran caminante liburuan. « Antxonen helburua gizartean agintzen duen zentzu materiala alde batera utzi, eta eta bakartasunean bere benetako izaera aurkitzea zen ; loturen gainetik amets bat aurkitzea, alegia », azaldu du protagonistaren arrebak.

    Liburuko hainbat pasartetan ikus daitekeen moduan, ez zen bidaia erosoa izan zumaiarrarentzat. « Eguraldiaren eta zenbait etaparen gogortasunak espiritualtasunaren laguntzaz aurre egin beharreko bidea bihurtu zuen. Dena dela, gogortasun horrek kikildu beharrean, aurrera jarraitzeko indarra eta gogoa sortu zion Antxoni, argi utziz helburua ez dela bidea amaitzea, hainbeste desiratutako askatasuna lortzea baizik », azaldu du haren arrebak.

    Bidea bertatik bertara
    El gran caminante liburuan irakurlea paisaia ikusgarrietan murgilduko da. « Euskal Herriko basoak, Gaztelako lautadako zelaiak eta Leongo mendien handitasuna gertutik sentituko ditu irakurleak kontaketan zehar ».

    Horretaz gain, protagonistak idazteko eta gauzak kontatzeko modu berezia zuela ere nabarmendu du Izaskun Gonzalezek. « Umorea eta hausnarketa uztartzen ditu etengabe kontaketan zehar. Edonori egun arrunt batean gertatzen zaizkigun pasarteak magikoak izango balira bezala kontatzen ditu, eta horrek irakurlea harrapatu egin du istorioan. Bertan kontatzen direnak benetan gertatu zitzaizkion ».

    Antxoni omenaldia
    Gaixotasun baten ondorioz irailean hil zen Antxon Gonzalez ; liburua idaztea amaitu eta astebetera, hain zuzen ere. Zumaiarrak liburuan jarri zuen indarra eta pasioaren jakitun, Gonzalezen familiartekoek liburua argitaratu dute, zenduaren omenez. « Kontaketa osoa idatzita zuen, eta azken kapitulua falta zitzaion. Azken zati hori familiakoek idatzi dugu. Guretzat oso hunkigarria da Antxonek egindako lana aurkeztea, bere asmoa lan honen bitartez idazle bezala eratzea baitzen. Osasun arazoak bazituen ere, ez zuen inongo momentuan gaixotasuna aipatu ».